sábado, 10 de enero de 2009


Manifestazioa /Manifestación
Lekua/ Lugar: Arriaga Plaza_BILBAO
Ordua/ Hora: 12.00
Noiz/ Cuándo: Igandea, Urtarrilak 11a. Domingo, 11 de enero.
Plataforma de Solidaridad con el Pueblo Palestino


60 urte baino gehiago okupazioaren menpe dirauen Herri Palestinarra, sionisten basakeria eta inpunitatea jasaten ari da berriro ere.

Israelgo estatua berriro erasotzen ari da herri palestinarra, kasu honetan, Gazako biztanleria erailez eta sekulako triskantza eraginez: ia 400 hildako eta milaka zauritu. Honako eraso hau, azken 40 urteotako basatiena da, baina Gaza, eta herri Palestinarrak, 60 urte baino gehiago daramatzate okupazioa eta sionisten basakeria sufritzen.



Manifestaziorako deia egin dugun plataforma honetatik eskerrak eman nahi dizuegu hona etortzeagatik zuen elkartasuna adieraztera. Herri Palestinarrari gure elkartasun bizia adierazi nahi diogu, eta era berean indarrez salatzen dugu Israelgo estatu genocida, eta Herri Palestinarrak bere defentsarako duen eskubidea aintzat hartzen dugu Gaur eta inoiz baino gehiago Euskal Herritik gure adorea eta sostengua adierazi nahi diogu Herri Palestinarrari, eta bere borrokan bakarrik ez daudela gogorarazi nahi diegu.



Halaber, salatu nahi ditugu nazioarteko instituzio eta gobernuen pasibotasuna eta konplizitatea, ostera ere genozidio honen konplize koldarrak bihurtu dira. Hemendik, sarraski hau gelditzeko behar diren neurriak har ditzaten exijitzen diegu.

Gobernu eta instituzioen isiltasunak erailketak eta sarraskia bermatzen duen bitartean, gizartea isilik geldituko ez dela erakusten ari da. Horregatik, plataforma honetatik animatu nahi zaituztegu Palestinarekin elkartasun ekintza guztietan parte har dezazuen, eta Israeli boikota egitera dei egiten dugu. Estatu ilegal eta genozida honen inpunitatearekin amaitzeko ordua da, Israelgo estatuaren adiera guztiei boikot egitera dei egiten dugu.

Doala hemendik gure elkartasunez beteriko besarkada Herri Palestinarrarentzat.

Palestina askatu!


El pueblo Palestino, ocupado desde hace ya más de 60 años vuelve a ser el protagonista de un episodio de la barbarie y la impunidad sionistas.

Una vez más el Estado de Israel vuelve a atacar al pueblo palestino asesinando a la población de Gaza y cometiendo una terrible masacre que se ha cobrado ya casi 700 víctimas mortales y miles de personas heridas. Este es uno de los ataques más brutales de los últimos 40 años, pero Gaza, y el pueblo Palestino, llevan más de 60 años sufriendo la ocupación, y la brutalidad sionistas.

Desde la plataforma vasca de solidaridad con palestina queremos mostrar nuestra completa solidaridad con el pueblo Palestino, condenar con todas nuestras fuerzas al Estado genocida de Israel, reconocer la decisión del pueblo palestino en la elección de Hamas como su legítimo representante, y afirmar el derecho de la población palestina a defenderse ante la ocupación y las incesantes y brutales agresiones israelíes.

Hoy más que nunca desde Euskal Herria queremos mostrar nuestro apoyo al pueblo palestino, y recordarles que no están solas y sólos en su lucha.

Denunciamos la pasividad y complicidad de los gobiernos y las instituciones internacionales que una vez más se han convertido en cómplices de este genocidio, y exigimos que tomen medidas inmediatas para parar esta masacre y que respalden la legitimidad del pueblo palestino a defenderse de la brutalidad de Israel.

Mientras gobiernos e instituciones permiten y alientan que los asesinatos y el horror continúen, la sociedad está demostrando que no va a quedarse callada. Por eso, desde la plataforma queremos animar a la gente que se sume a todas las convocatorias que se hagan en solidaridad con el pueblo palestino, y hacemos un llamamiento al boicot a Israel. Debemos acabar con la impunidad de este estado ilegal y genocida, por eso llamamos al Boicot de este estado y todas sus expresiones.

Por todo esto, convocamos una manifestación que saldrá de la Plaza del Arriaga el próximo domingo, 11 de enero a las 12.00 horas y en la que los distintos colectivos que integramos la Plataforma vasca de solidaridad con Palestina queremos animaros a participar.

Palestina askatu. Gaza askatu.