viernes, 14 de marzo de 2008

Gerrarik ez, okupaziorik ere ez!



GERRARIK EZ, OKUPAZIORIK ERE EZ!

Konponbide bakarra Bidezko bakea da.

Irak inbaditu zutenetik bost urte bete direnean, Gizarte Mugimendu, Sindikatu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinek bat egin dugu, Estatu Batuetako eta Europako Gobernuek, eta haien aliatuek, Irakeko herriaren kontra eramaten ari diren sarraskia eta espolioaren aurrean, berriro ere gure kontrako jarrera gizarteratzeko.

  • Gerra ez delako inoiz gatazken konponbidea izan, planetaren dominaziorako boteretsuen baliabidea baizik.
  • Gerraren biktimak, helburu militartzat hartzen diren herritarrak direlako, batez ere emakumeak eta haurrak: 1.000.000 hildako, ehun milaka bortxatu, zauritu eta desplazatu eta herriaren erabateko suntsiketa.
  • Militarizazioak emakume eta haurrenganako biolentzia sexistaren areagotzea eragiten duelako, hauetariko askok derrigortutako prostituzioa jasan behar dutelarik.
  • Gerra herriko ondasunak ateratzeko bidea delako.
  • Propaganda ofizialak zioenaren kontra, gerra ez delako bakerako ezta demokraziarako bidea izan Ekialde Ertainean; honen ordez okupaziorako zurigarria bilakatu da.

Edozein lurraldetan dauden atzerriko tropen okupazioaren amaiera exijitzen dugu, bereziki Palestinaren okupazio israeldarra, eta arma nuklearren eta erabateko suntsiketa armen deuseztapena eskatzen dugu.

Ez ditugu ahaztu nahi beste gatazka batzuk: Europako Txetxenia edo Afrikako Somalia, Zimbabwe, Afrika Erdiko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Niger eta Asiako Kurdistan, Sri Lanka y Myanmar; herrialde hauetako populazioek etengabeko gerrak eta bestelako esplotazio edo zapalketa erak jasaten dituzte, zeinetara bultzatuak izan dira gutxi batzuk etekin material bat (lurra, petrolioa edota lan esku merkea, kasu) bilatuz, eta haien ondorioz, euren populazioen arteko errekurtso ezberdintasuna areagotzen da.

Gerraren aitzakiaz gastu militarren hazkunde kezkagarria ematen ari da, pobrezia, langabezia eta etxebizitza arazo larriei aurre egiteko aurrekontu partiden kalterako, egoera honen onuradun bakarrak armen ekoizpen eta esportazioaz arduratzen diren enpresak izanik. Ez dute inolako justifikaziorik gobernuek gerrarako zuzentzen dituzten dirutza ikaragarriek, 841 milioi pertsona gosetearen menpe, 1000 milioi etxebizitza egokirik gabe eta 250 milioi haur eskolatik kanpo daudenean.

Eskubide eta Askatasunen murrizketaren aurrean; besteak beste intimitate-eskubidearen bortxaketa, espioitza, disidentzia eta gizarte mugimenduen kriminalizazioa, xenofobiaren areagotzea eta etorkinen irainketa, honako hau exijitzen dugu:

  • Giza Eskubide eta askatasun zibilen errespetua, tortura, bahiketa, eta legez kanpoko atxiloketa eta espetxeraketa sekretuen amaiera.
  • Gatazken konponbide politiko ez armatuaren aldeko negoziazioak eman daitezela; prozesu honetan giza erakunde eta emakume taldeen guztizko parte hartzea ezinbestekoa izanik.

Martxoaren 20an Iraken kontrako gerraren bosgarren urteurrena beteko da. Egun honetan mundu mailako gizarte mugimenduek, basakeria hau eta gizarte ezberdintasunen biziagotzean, militarizazioan eta gerran oinarritutako nazioarteko eredu hau ikusirik, ASKI dela esateko bat egin dugu. Gizarte justizian, emakume eta gizonen arteko berdintasunean, herriek bere etorkizuna erabakitzeko duten eskubidean eta elkartasunean oinarritutako eredu berri baten alde lan egiteko konpromezua hartzen dugu.

MANIFESTAZIOA

Martxoak 15 larunbata, Bilbon. 17,30tan Arriagan


NO A LA GUERRA Y A LAS OCUPACIONES

Una paz justa es la única solución

Cuando se cumplen cinco años de la invasión de Iraq, diferentes colectivos sociales, sindicales y ONG hemos decidido agruparnos para salir una vez más a la calle a manifestar nuestro rechazo a la masacre y el expolio que están cometiendo los gobiernos de los EE.UU, de la UE y sus aliados contra el pueblo iraquí.

  • Porque la guerra nunca ha sido una solución a los conflictos, sino el recurso de los poderosos para ejercer su dominación sobre el planeta;
  • Porque las víctimas de la guerra son la población civil, en especial las mujeres y los niños y niñas, que se convierte en un objetivo militar indiscriminado (más de un millón de personas muertas, cientos de miles violadas, heridas y desplazadas en medio de la destrucción sistemática del país).
  • Porque la militarización provoca un incremento de la violencia sexista contra las mujeres y niñas, muchas de las cuales sufren la prostitución forzada.
  • Porque la guerra es el instrumento para expoliar las riquezas del país.
  • Porque, al contrario de lo que decía la propaganda oficial, la guerra no ha traído más paz, ni democracia a Oriente Medio, sino que se ha convertido en la cobertura para justificar la ocupación del territorio.

Exigimos el fin de la ocupación de cualquier territorio por tropas extranjeras y, en concreto, el fin de la ocupación israelí en Palestina y demandamos la eliminación de las armas nucleares y de las armas de destrucción masiva.

Tampoco queremos olvidarnos de otros conflictos bélicos como los de Chechenia en Europa o Somalia, Zimbabwe, República Centroafricana, República Democrática del Congo, Níger en África y el pueblo kurdo, Sri Lanka y Myanmar en Asia, que son algunos de los países con guerras continuas y otras formas de explotación y opresión, que producen como clara consecuencia una cada vez mayor desigualdad de recursos entre sus poblaciones, a las cuales se llevó a la guerra por la búsqueda de un beneficio material, ya sea tierra, petróleo o mano de trabajo barata.

Con la excusa de la guerra se está dando un alarmante incremento del gasto militar en detrimento de partidas presupuestarias para atender problemas tan graves como la pobreza, el paro y la vivienda, cuyas únicas beneficiarias son las empresas que se dedican a la producción y exportación de armas. No tienen ninguna justificación los recursos multimillonarios que dedican los gobiernos a la guerra cuando 841 millones de personas padecen hambre, 1.000 millones no disponen de una vivienda adecuada o 250 millones de niñas y niños no disponen de escuela.

Ante el recorte de derechos y libertades, invasión del derecho a la intimidad, espionaje, criminalización de la disidencia y los movimientos sociales, así como el aumento de la xenofobia y la estigmatización de las personas inmigrantes, por ello, exigimos:

  • El respeto a los derechos humanos, las libertades civiles, el fin de la tortura, los secuestros, las detenciones ilegales y las prisiones secretas.
  • Que se produzcan negociaciones para la resolución política, no armada, de los conflictos, con participación necesaria en las mismas de las organizaciones sociales y plena incorporación de las organizaciones de mujeres en este proceso.

El próximo día 20 de marzo se va a cumplir el 5º aniversario de la guerra contra Iraq. Ante este aniversario movimientos sociales de todo el planeta han decidido movilizarse para decir ¡BASTA! a esta barbarie y a un orden internacional basado en el incremento de las desigualdades sociales, el militarismo y la guerra. Nos comprometemos a luchar por un mundo nuevo basado en la justicia social, la igualdad entre hombres y mujeres, el derecho inalienable de los pueblos a decidir su futuro y la solidaridad.

MANIFESTACIÓN

Sábado 15 de Marzo, Bilbao. 17,30h Arriaga