Hona hemen, igandean, irakurritako manifestua
Eguerdi on . Eskerrik asko guztiei etortzeagatik. Zorionak ihaz ere hemen egon zinetenei. Eta gure planeta defendatu eta zaintzearen aukera egiten dugunentzako eta guk bezala pentsatu baina gaur etorri ezin izan dutenentzako txalo bero bat eskatu nahi dizuet. Txalo bero bat!!!
Lehen ekologistei zoritzar-igarle eta ahoberoak deitzen gintuzten errealitatea onartu nahi ez dutenek, orain ilusoak omen gara gure planeta deuseztu gabe bizi nahi dugulako, baina horiei zera esan nahi diegu : gure Lurrarekin, gure etxe bakarrarekin konprometiturik gaudela .
Hamarkada gutxitan gure atmosfera aldatu dugu , iadanik ez da berdina izango gure seme-alabentzako, gure baso eta oihanetarako, gure polo eta basamortuetarako; izaki bizidun guztientzako airea eta zerua aldatu dugu.
Bitartean hondamendi honen erantzule nagusiak, gezurren bidez zalantzak eta eszeptizismoa sortzen saiatu dira. Baina ez dute lortu zientzia eta kontzientziak erostea eta geratzen ziren zalantza izpiak bertan behera geratu dira.
Lanari ekiteko garaia da, aldaketa klimatikoa geratu behar dugu. Mundu osoa honen alde dago, Nazio Batuen Erakundean, Europan, Euskal Herrian, zientifiko eta polítiko guztiek horixe adierazten dute, eta herritarrok horixe exigitzen dugu. Haien hitzak , ekintzak eta benetako konponbideak bihur daitezela eskatzen dugu.
Krisi egoera honetan batzuk, aberastu nahian , itxaropen eta konponbide faltsuak saldu nahi dizkigute. Adibidez industria nuklearraren sirena kantuak itzuli dira. Edo agroerregaiak sustatzen ari dira gure gehiegizko kontsumo energetikoari eusteko, hegoaldeko herrien elikagaiak arriskuan jarriz. Baita ere CO2 gehiago sortzen jarraitzeko lurpean sartu nahi dute, eta orokorrean teknologian bakarrik aurkitu nahi dituzte konponbideak.
Baina gai honetan ez dago mirakulurik. Aldaketa klimatikoa borrokatzeko CO2-a gutxitu behar da .Ez du balio lurpean sartzea edo modu batera edo bestera konpensatzea…benetan gutxitu behar da.
Zenbat gutxitu behar da? Honetan zientifikoek izan behar dute erabakia eta ez botere ekonomikoek.
Eta noiz gutxitu behar da? Oraintxe bertan, ezin dugu denborarik galdu hazkunde joera geratzeko.
Baina egin daiteke? Bai. Burugabe gastatzen dugun energia asko eta asko aurreztu ahal dugu. Energia berriztagarria lortzeko dozenaka teknología garbi eta seguruak dauzkagu planetako txoko guztietan erabiltzeko.
Hegoaldeko herri pobretuetan milioika pertsona ingurugiro hondamendiak jasaten dituzte , horietan batere erantzunkizunik izan gabe. Haien oinarrizko eskubideak urratzen dira , elikadura , osasuna eta bizia gordetzeko eskubideak eta emigratzea baino ez zaie geratzen hori bidean bizia galtzen ez ba dute. Hoiek ordaintzen dituzte gure gehiegikeriak, gure kontsumismoa, gure ondasun naturalen esplotazioa, gure isurketak eta gure zaborrak.
Aldaketa klimatikoaren konponbidea ez da arazo ekonomikoa , baizik eta borondate politikoaren arazo bat. Horregaitik politikoei oraintxe bertan aritzeko exijitu behar diegu, oraindik aldaketa klimatikoa geratzeko garaia da. Bihar berandu izango da.
Ez dugu aldaketa klimatikorik nahi , onartezina da!!
Gure indarrak batu eta denon artean lortuko dugu. Gure eguneroko bizitzan merezi duen kausa honen bozeramaileak izan behar dugu. Asko gara , itxaropenez eta ilusioz beterik aurrera jarraitzeko eta aldaketa klimatikoa geratzeko indarra gure eskuetan dago.
Gure etxeetan, gure lantokietan, gure harreman pertsonal eta sozialetan , asko egin ahal dugu arazo honi aurre egiteko. Egin behar dugu.
Argi eta garbi esan nahi dugu lau haizetara: aurre egin diezaigun aldaketa klimatikoari!!
Aldaketa klimatikoaren aurrean garraio gutxiago eta hobea, energia gutxiago eta hobea, kontsumo gutxiago eta hobea!.
Bioaniztasuna eta natura zain dezagun!.
Coordinadora Anti-Coke / Barakaldo naturala / Ekologistak Martxan / Ezpitsua / Galdames bizirik/ Gernikako Ekologi Lan Taldea / Greenpeace / Izate / Kima Berdea / Muñatoiz / Plataforma de usuari@s de los Montes de Triano / Sagarrak / Txipio bai!/ WWF-Adena
Asociación educativa Reciclanet / STEE-EILAS / Asociación de Consumidores y Usuarios EKA-OCUV / Gazte Berdeak
Berriro, eskerrik asko etortzeagatik
lunes, 21 de abril de 2008
LURRAREN EGUNA 2008
Publicado por Ekaitza en 22:59
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario