Azken bolada honetan Euskal kurrikulumari buruzko eztabaida sortu da gizartean. Benetan, antzineko legeek behar zuten erreforma berria, baita gaur egungo hezkuntza ereduak ere.
Lehengo hezkuntza eredu eta legeak pasa den mendekoak ziren, baina iraultza neoliberala edo teknologikoa gertatu ondoren guztiz aldatu ziren informazioarekin eta ezagutzarekin dauzkagun erlazioak. Gainera, Euskal hezkuntza sisteman hutsuneak eta eskola porrota handia sortzen dira.
Datu hauen arabera, erreforma sakona beharrezkoa da hezkuntzan. Legeak eta neurri berriak ez dira nahikoak izango; batez ere, irakasleok, ikasleek, gurasoek eta sindikatuek (hots, gizarteak) parte hartu barik.
Tamalez, Euskal kurrikuluma kristau eskolaren eta hezkuntza sailaren artean eginda dago diru eskaintzaren bidez. Horregatik, dekretua plazaratu aurretik eztabaida eta kexak hasi dira. Alde batetik, gurasoek ama hizkuntza erabilera aldarrikatzen dute. Eta bestetik, irakasleok eta sindikatuek eredu elebiduna bultzatzeko baliabideak eta denbora aldarrikatzen ditugu.
Adibidez, gaur egun D ereduan ikasten duten gehienentzat ezinezkoa da eskatutako eskakizunera heltzera. Era berean, inglesa hizkuntza eskakizunarekin ere gatazka bera gertatzen da.
Hala ere, Tontxu Camposek ez diet inori entzun nahi, bera eskola kontzertatu guztiekin maila eta gastu guztiak finantziatzeko akordio batera heldu delako. Horregatik grebak hasi ditugu. Hain zuzen ere, guk heziketa fisiko irakasleok 70000 signadur lortu ditugu egutegiaren %40 murrizketaren kontra eta greba egin behar izan genuen gure aldarrikapenak berarekin eztabaidatzeko. Zorritxarrez, oraindik ez dugu ezer lortu.
Zer esanik ez, joera eta hasiera honekin hezkuntzaren etorkizuna txarto dabil. Urtero gero eta baxuagoak dira aurrekontuak eta eskola porrota gero eta altuagoak; gainera, aurrekontuaren partetik altuena izango da eskola pribatuentzat. Zer gertatuko da? Batek daki. Zer egin beharko ditugu Euskal kurrikulumaren helburuak lortzeko eta hezkuntza sistema hobea edukitzeko? Denon artean erantzuna aurkitu beharko dugu, han dago gakoa.
Marcelino Fraile

No hay comentarios:
Publicar un comentario