sábado, 5 de julio de 2008

San Fermines 78: 30 años sin justicia, 30 años de memoria militante


30 años sin justicia, 30 años de recuerdo militante de quien fue nuestro compañero de organización e ideales Germán Rodriguez "Garin". Miles de personas fueron testigos de la agresión llevada a cabo por la policía nacional en la plaza de toros pamplonica el 8 de julio de 1978.

El motivo o excusa, una pancarta que pedía la "libertad de los presos", la razón de aquella, la especial política represiva que desde el tardo franquismo y transición se venía llevando a cabo contra el movimiento obrero y popular vascos.

El resultado, el asesinato de nuestro compañero Germán Rodriguez "Garin" militante entonces de LKI (organización vasca de la IV Internacional) y anteriormente de ETA(VI)-LCR y de la organización juvenil "Iraultza Taldeak", de numerosos heridos de bala, y de la posterior muerte en la huelga solidaria desarrollada en todo Euskadi de Joseba Barandiarán.

La habitual impunidad hacia los crímenes del Estado, la rastrera política tendente a eliminar de la memoria pública cualquier vestigio como la estela o monolito que recordaba a Germán, se ha enfrentado a la voluntad de los sectores populares que han reivindicado y seguimos haciéndolo- las necesarias Verdad, Reparación y Justicia- desde 1978 hasta hoy.

El esfuerzo militante para que la memoria sobre aquellos hechos y víctimas como Germán ha hecho que se haya podido recuperar la estela, quitada por la alcaldía de pamplona- y que documentales como el de Oroitarria, piedra de toque, refuerzen el recuerdo y la lucha por mantener y transmitir el eco renovado de los ideales de aquellas generaciones de luchadores.


Vídeo que resume los hechos acontecidos en Pamplona en 1978

http://www.youtube.com/watch?v=ZEUikZ252wA&eurl=http://www.apurtu.org/

San Fermines 78 Gogoan
Convocatorias para el 8 de julio: “Ahora justicia”
13:00 Concentración y homenaje frente a la estela de Germán (av. Roncesvalles)
-- Actuación de Fermín Balentzia (cantante), Saioa Alkaiza (bertsolari) y la txaranga Jarauta 69

20:30 Salida de las peñas de la plaza de toros y pasacalles desde la estela.
Convocan: Sanfermines 78 gogoan!, las peñas de Iruñea y el Movimiento pro-amnistia de Nafarroa.



GERMAN RODRIGUEZ IRAULTZAILE ERORIA



Gaztea zen oso German Rodríguez hil zutenean. 23 urte zituen Iruñeko Orreaga etorbidean poliziek jaurtiriko bala batek heriotza eman zionean. Berak bezala, milaka gazte eta helduk aurre egin zioten zezen plazan FOP-eko agenteek egindako erasoari, lehenago Iruñeko kaleetan sarritan egin izan zuten gisan. Izan ere, 1973ko ekainean jazotako lehen greba orokorretik, nafarrek eskarmentu handia zuten horrelako borroketan. Ez zen beraz lehen aldia hildakoak zeudena –Jose Luis Cano lekuko–, baina San Fermin festen bihotzean izandako neurrigabeko errepresio hura ez zen ordura arte ezagutzen. Dena den, ez zen kasualitatea izan German polizien demasia horren biktima zuzena izatea. Arreba Conchak berari eskainitako azken agurrean garbi esan zuen: “Aspaldidanik, kontzientzia politikoa bereganatu zuenetik, borrokan ziharduelako buru belarri”.
Gazteak “hemen eta han” iraultzaren bila
Germanen belaunaldia nerabea zen Burgosko epaiketaren kontrako mobilizazioak gertatu zirenean. Gazteegiak parte hartzeko, baina aski helduak politikaren bideari ekiteko. Izan ere, hurrengo urteetan, bi euskarri izan zituzten politikara hurbiltzeko: gazteentzako mendi taldeak –Gaztedi, C.D. Navarra, Hemen eta Han...– eta ikasleen artean sortzen ari ziren batzordeak, CEN –Nafarroako Ikasleek Batzordeak– deiturikoak. Germanentzat, Iruñeko hainbat gaztek martxan jarritako Hemen eta Han mendi taldea politizaziorako lehen eskola izan zen. Horren barruan sortu ziren lehen formazio taldeak, eztabaidak eta lerrokatze politikoak.

Euskaltzaleak zirelako ETA zuten ortzemuga nagusia. Haatik, erakunde horrek 1969tik Iruñean zuen lehen langile taldeari berehala gehitu zitzaion ikasle gazte taldea, gehienbat Hemen eta Han taldean biltzen zena. Etengabeko eztabaiden garaia zen; langileria iraultzaren ardatz bilakatu nahi izateak eta askok beren burua marxistatzat jotzeak egundoko eremu ideologiko zabala ireki zuen ETAren barruan, VI. asanbladan ikusi zen bezala.

Jakina denez, marxismoa onartzearekin batera, ETArekin bat egin zutenek zer korronte eta estrategiari atxiki eztabaidatu zuten Burgosko prozesuaren osteko abagunean. Eztabaida horiek pil-pilean jarri ziren 1972ko udaberritik aurrera, mayo eta mino deitutakoen arteko desadostasunak azaleratuz. Horrela, Espainiako Estatutik kanpo zeuden buruzagi gehienak troskismora hurbildu ziren bitartean, barne aldeko ETAk beste zatiketa baten ondorioak jasan zituen.

Kinka horretan Germanek eta beste gazte batzuek ETA(VI)ren aldeko, hau da, mayoen aldeko talde bat osatu zuten. Germanekin batera, Koldo Lasak, Ramon Contrerasek, Jotajota Goñik eta beste batzuek osatu zuten erakunde horrek ikasleen artean izan zuen estreinako taldea Nafarroan. Beraiek izanen ziren, CEN-en bitartez, berrosatzen ari zen ikasle mugimenduan korronte marxista iraultzailearen sustatzaileak.

Bestalde, Germanek erakunde horren barruan gero eta ardura handiagoa eskuratu zuen, klandestinitatean zeuden beste liberatu batzuk, hala nola Jose Millan Fitero eta Jose Vicente Idoiaga Jesus edo Petto laguntzeko. Gaztea bazen ere, maila teorikoan hainbat ekarpen garrantzitsu egin zituen Garin izengoitia erabiliz, erakundearen berritze ideologikoari ekiteko asmoz.

1973az geroztik, eguneroko borrokei gero eta arreta gehiago jarri zieten sextakoek, Iruñerriko lantokietan mugimendu erreibindikatzaile indartsuagoa sumatzen hasiak baitziren. Esaterako, urte horretako urtarrilean Torfinasak egindako greba gogorra –Felipe Huarte nagusiaren bahiketarekin amaitu zena– eta ekainean Motor Iberica-ko lankideekin izandako elkartasuna. Azkeneko horrek Nafarroako langile guztiak kalera eraman zituen eta estreinako aldiz greba orokorrak Iruñerria astindu zuen bere osotasunean, baita eskualde guztietako gune industrialak ere. German eta bere burkideek diktadurarekin amaitzeko teorizatzen zuten greba orokorraren antzeko zerbait zegoen martxan. Noaingo Motor Ibericako lagunei elkartasuna adierazteko egindako mobilizazioek lehen aldiz nafar langileriaren indarra erakutsi zuen eta polizia ez zen gauza izan manifestazio eta pikete jendetsuen bidez hedatu zen greba geldiarazteko.
Lehen atxiloketa: Inor salatu baino...
ETA(VI)koak beraien teoriak –piketeen erabilpena, sindikatu bertikal frankistatik kanpo jardutea, greba orokor iraultzailearen ideia zabaltzea...– lantokietara zein kalera eramaten saiatu ziren, bai fabriketan zituzten kideen bitartez eta baita egunez egun kaleratu zituzten esku-orrien bidez ere. Horren ondorioz, hainbat tokitan, Imenasan esate baterako, eragin handia izan zuen aldarri iraultzaileak. Baina aldi berean, errepresioak zuzenean jo zien erakunde horren partaide esanguratsu askori: alde batetik Iñaki Beorlegi preso hartu zuten –Hernanira joan zen greba orokorraren berri emateko, eta hor bertan atxilotu zuten–; bestetik, German bera ere erori zen polizien eskutan, ekainaren 20ko gauez.

Germanen erorketa Juan Jose Akerreta margolariaren Iruñeko lantokiaren erabilpenak ekarri zuen. ETA sextakoek eta ustez FRAPekoek erabiltzen zuten lokala, eta azkenekoek leku hori “kantatu” ostean poliziak maleta bat aurkitu zuen bertan ETAren propagandarekin, horrela hasi ziren erakunde horren lorratzaren atzetik. Hortaz, Beorlegi eta German bide desberdinetik eraman zituzten komisaldegira. ETA(VI)ren bi zelulen buruak atzeman zituztenez, erakundea guztiz desegiteko pagotxa ederra zuten Sainzek eta polizia enparauek. Baina batak eta besteak isiltasunari eutsi zioten atxilo aldian. Iñaki Beorlegiren lankideek argi eta garbi esan zuten ez zirela lanera itzuliko bera askatu arte; horregatik, greba luza ez zedin, isuna jarri eta kalean utzi beste erremediorik ez zuten izan. Germani dagokionez, komisaldegian itaunketa luzea egin zioten; berak ez zuen ezer esan. Poliziak ederki zekien San Anton kalean harrapaturiko propaganda zein erakunderena zen eta hara bideratu zituzten galdera guztiak, arrakastarik gabe baina. Azkenean, German kartzelaratzeko FRAPeko aktibistekin nahastu behar izan zuten, “asociación ilegal” delakoan parte hartzea leporatuz.

Urtebete eta 5 hilabete luze eman zituen preso iruindarrak. 1974ko abenduan, epaitegitik igaro ostean, libre gelditu zen. Hilabete gehienak Iruñeko kartzelan egin zituen FRAPekoekin eta etengabe sartzen ari ziren beste militante askorekin: ETAkoak, GACekoak... Carabanchelgo espetxean ere izan zen hilabete pare batez; han izan zuen aukera bere erakundeko burkide askorekin egoteko. Izan ere, Madrilgo espetxeko hirugarren galerian LCR-ETA(VI)ko kide ugari zeuden orduan eta “Unibertsitate Gorria”ren antzeko zerbait zuten eraturik, IV Internazionalaren testuak jorratzeko, besteak beste.

Kaleratu ostean, Nafarroan “erreta” zegoelako, urtebete egin zuen Bizkaia aldean. Barne lanetan aritu zen hor, erakundeak oso ugari zituen agerkariak –Zutik, Inprekor, Combate, Proletario...– kaleratzen. Jardun horretan aritu zen Franco hil arte, diktadorea desagertu ondorengo egoera berriak Iruñera itzultzeko aukera eman baitzion. Ordurako, askatasun egarria aseezina zen. Amnistia lortzeko borrokez gain, eskubide demokratikoen eta nazionalen aldeko aldarriak gero eta oihartzun handiagoa zuten,
erregimenaren ordezkariek betiko makila errepresiboari eutsi zioten bitartean. Oraindik legalizaziotik at zeuden alderdiak hazi egin ziren eta militantzia sare trinkoak osatu zituzten talde guztien artean.

Bestetik, gazte erakundeak eratzeko tenorea zegoen. Izan ere, alderdi gehienak arlo politiko desberdinak lantzen hasiak ziren, eta emakumeen edo gazteen arazoez aritzeko beharra ikusi zuten. Germanen korronte politikoak, hau da, IV Internazionalak, bazuen nolabaiteko eskarmentua horretan, lehenago ere hainbat tokitan gazte taldeak sortu baitzituzten. Espainiako Estatuan aldiz gauza berria zen hori. Germanek, ikasle mugimendutik zetozen beste hainbat gazterekin “Iraultza Taldeak” sortu zituen Euskal Herrian, eta Estatuan JCR (Juventudes Comunistas Revolucionarias) deituriko taldeak egituratzen hasi ziren. Gazte politika hori aurrera eramateko, 1976ko udan Montpellierren egindako biltzarra gakoa izan zen. Hara joan behar izan zuen iruindarrak, muga ezkutuan igaroz. Biltzar horretako erabakiak beste nazioetan ezagutarazteko tokian tokiko bilerak antolatu ziren. Euskaldunek Arantzazun izan zuten berea, Francoren heriotzaren lehen urtemugan hain zuzen ere. German gazteen ordezkari joan zen eta beste guztiak bezala atxilotu egin zuten biltzarra hasi bezain laster. Iruñeko poliziak orduan baieztatu ahal izan zuen 1973ko ekainetik zekitena. Baina testuinguru politikoa arras desberdina zen jadanik. Legalizazioren ataka gainditu gabe bazuten ere, legalitatea irabazten ari ziren horrelako taldeak, eta egun batzuk polizia-etxean igaro ondoren guzti den-denak kalean geratu ziren.
Internazionalismotik auzoko iraultza txikira
Trantsizioan, Euskal Herrian amnistiaren aldeko mobilizazioek jendea kalera atera zuten behin eta berriro. Manifestazio eta grebek lantokiak, ikastetxeak eta plazak zipristindu zituzten etengabe. Amnistia orokorraren eskaera izan zen orduko lelo eta akuilu nagusia. Gainera, alderdien legalizazioa eta erreformaren oinarri izanen ziren 1977ko ekaineko hauteskundeak gero eta hurbilago zeuden.

Testuinguru berri horretan, Germanek militantzian jarraitu zuen, baina buruzagitza politikotik kanpo. Nekazal Perituen Eskolako ikasketei berriz heldu zien eta lagun batzuekin –Joakin Huarte, Patxi Erdozain, Patxi Lauzurika…– eskola horrek zituen gabeziak salatzeko eta konpontzen saiatzeko aukera izan zuen. Dena den, ikasle mugimendua apal zebilen oraindik, eta askok bezala, beste gizarte mugimenduetara jo zuen. Buru-belarri sartu zen Iruñeko Alde Zaharreko Elkartean. Auzo horretako bihotzean zegoen Kaldereria kalean ganbaratxo bat zuen aterpe. Horrela, Jaime Morras, Lidia Biurrun eta lagun berriekin, barrioak zituen gabezia eta mehatxuei aurre egiten hasi zen.

Lehen udal hauteskundeak burutu gabe zeuden arren eta Iruñeko udalbatza gero eta egoera kritikoagoan egonik ere, aparkalekuak egiteko hainbat proiektu azaldu ziren. Horietako bat Iruñeko zezen plazaren inguruan aurreikusi zen; lorategia kendu eta bertako platanondo ederrak bota nahi zituen Udalak, parking handi bat martxan jartzeko. Hori zela eta, 1978ko udaberrian gogor aritu ziren auzo elkartekoak proiektu horren aurka. Bestalde, Alde Zaharrak zituen arazoak –etxebizitzen egoera zaharkitua, eremu berdeen urritasuna, komertzioaren huste prozesua…– aztertzeko ikerketa lan talde eredugarria bultzatu zuten, eta jakina, German izan zen horren guztiaren gatza eta piperra. Haiek izanen ziren bere azken borrokak, garaiko argazkietan ikusten diren aldarrikapen eta salaketa festa erakargarri haiek.
San Fermin 1978, festan eraila
Hortik gutxira, zezen plaza horren inguruan, sekula inori bururatu zekiokeen erasoa egin zuten ordena publikoaren ustezko defendatzaileek. Ezaguna denez, “Amnistia osoa” eskatzen zuen pankarta izan zen ekintza horren aitzakia. Ez zen gauza berria horrelako eskaerek oihartzunik izatea zezen plazan; beste urtetan ere kantuen bitartez eta peñek kaleraturiko pankarten bidez, aldarriak eta protestak ugari izaten ziren. German preso zegoen urtean, adibidez, 1973ko San Ferminetan, peñetako lagunek atxilotuak askatzeko eskatu zuten harmailetan zezenketa amaitu ostean. Orduan poliziak megafoniaz mehatxatu zituen protestan zeudenak, baina kontua ez zen gehiagora iritsi. 1978an, aldiz, errepresio gosea askoz handiagoa zen. Urte horretako maiatzaren lehena istilu eta atxilotuekin amaitu zen Iruñean. Hortik egun batzuetara, eskuin-muturreko kideak eta hainbat guardia zibil Iruñeko Alde Zaharrean ibili ziren liskarrak eragiten; LKI-ko egoitza eraso zuten eta poliziak atxilotu egin zituen bertara babes bila sartu ziren 47 pertsona.

Polizia Nazionalaren burua, Fernando Avila komandantea, harrotuta zebilen Iruñera iritsiz geroztik. Berak eta Rubio komisario nagusiak agindu zuten grisen oldarra San Ferminetan, pankartaren aitzakiaz. Hasieratik suzko armak erabili zituzten zezen plazan, balen ondorioz harmailetan lehen zaurituak eraginez. Gainera, ondorengo orduetan inguruko kaleetan izandako enfrentamenduek gauzak larriagotu zituzten. German eraso horien lekuko zuzena izan zen, arratsalde horretan zezen plazan baitzen betiko lagunekin –Laura Biurrun, Jotajota Goñi, Koldo Lasa...– eta Frantziako LCRko hainbat kiderekin, Bordeleko Alain Remoiville horien artean. Poliziak plazaratu zirenean taldea sakabanatu egin zen, batzuk lagun frantsesei plazatik irteten laguntzeko, beste batzuk erasotzaileei aurre egiteko. Azkenean denak atera ziren, baina jakina, kalean borroka desorekatu hark jarraitu zuen.

Jadanik Iruñea osora hedaturik zegoen ezustekoari heriotzaren zama zetorkion. Poliziak erabilitako gehiegizko indarrak eta amorruak gogor jo zuen –hurrengo egunean, oraindik, “axolarik ez hiltzen baduzue” zioten agenteek irratien bidez–. Horrela erail zuten German. Zezen plazatik gertu, Carlos III.a etorbideak eta Orreaga kaleak bat egiten duten tokian, Germanek ikaskide eta burkide zuen Patxi Lauzurikarekin bat egin zuen. Hortik gutxira, polizia atzera zihoala zirudiela, German, Patxi eta gainerakoak pozik zeuden hori pentsatuz, baina hainbat polizia jeep batetik jaitsi eta cetmez tirokatu zuten berriro jendea. Bertan erori zen German, bala batek buruan jota. Patxi Lauzurikak lagunduta Nafarroako ospitalera eraman zuten bizkor; ez zuen gehiago konortea berreskuratu eta gau horretan bere azken arnasa eman zuen. Arreba Conchak hilerrian esandakoa erabateko egia zen. Bere korronte politikoaren leloari helduz, etengabeko iraultza, etengabeko borroka izan zuen jokabide eredugarri bezain zintzoa.

Tomado de la revista ARGIA nº 2142