viernes, 26 de diciembre de 2008

Acto de apoyo de los Demo a los presos desobedientes a la lucha armada

(Iparraldetik]. El sábado día 28 los Demo han organizado el primer acto de apoyo a los presos políticos vascos desobedientes a la permanencia de la lucha armada.

Es un acto de gran importancia tanto para quienes lo organizan como para quienes son homenajeados. Según los convocantes, es muy importante hacer visible el apoyo a este tipo de personas y lo que su posición significa.




Los beneficios del bar se destinarán a Etxerat y habrá una kutxa
especial para los 4 presos que no tienen ningún tipo de ayuda de otras
organizaciones.

Para apuntarse:
00 33 559 46 10 82 edo harremanak@demoak.org

*******************************************************

Demoek antolatzen dute preso guzien aldeko sustengu bazkari berezi bat igande honetan, abenduaren 28an eguerditan.

Lehen aldikotz, presoak sustengatzen ahal dira eta era berean erakusten ahal ere argiki norberaren ezadostasuna borroka armatuaren jarraipenarekin. Lehen ekitaldi honek arrakasta ukaitea baitezpadakoa da. Bakotxak egin dezan indar ttipi bat ahal bezain bat topa gaitezen igande honetan, abenduaren 28an, elgarrekin jateko eguerditan.

Ber maneran, kuraia emaiteko seinale indartsu bat izanen da, estrategia politiko-militarraren jarraipena akats kontra-emankorra dela eta beste borroka moldeetara pasatzeko garaia dela kuraia haundirekin erran duten Txelis, Kepa Pikabea, Carmen Gisasola eta Joseba Urrusolo 4 presoentzat eta haiek jarraitu nahi lituzketenentzat.

Jakin behar da beren engaiamendua prezio azkarrean ordaintzen ari direla: beren herrietako taberna abertzaleetan haien argazkiak kenduak izaiten ari dira. Behar dugu erakutsi ainitz abertzalek esku zartatzen dutela beren argitasuna eta kuraia politikoa. Mobilizatu zure lagunak telefonoz, texto-en bidez, emailez eta topa gaitezen igande huntan, abenduaren 28an eguerditan Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin.

(Tabernaren eta bazkariaren benefizioak Etxerat presoen familien elkarteari emanak izanen dira eta kutxa berezi bat pasa arazia izanen da errepresioaren aurkako mugimendu ofizialaren partetik diru eta juridiko laguntzak lortzen ez dituzten 4 preso horien familien laguntzeko).

Eta ez ahantz izenaren emaitea bazkariarentzat 05 59 46 10 82 zenbakira deituz edo ondoko e-maila erabiliz : harremanak@demoak.org !

No hay comentarios: