domingo, 21 de diciembre de 2008

Olentzerori eskutitza



Olentzero Maitia:

Ni, gizarte ekimeneko ikastetxe bateko langilea naiz eta, jakingo
duzunez, aurten oso ondo portatu naiz. Egunero ikastetxera joan izan
naiz lan egitera, eta benetan nire ahalmen eta gogo guztiak jarri ditut
dena ondo egiteko. Ikasleekin egon naiz behar izan diren ordu guztiak,
nahiz eta hitzarmenean gutxiago ezarri. Horretaz aparte, gurasoekin
hainbat bilera eta elkarrizketa izan ditut; kalitate, normalkuntza,
ebaluaketa eta hainbat gauza desberdinetarako bildu naiz, baita
jolastokia zaindu, eta batzuetan, nire lankideak gaixorik egon direnean,
bere klasera joan naiz zainketa egitera. Horrexegatik, askotan nire
etxean ikasgaiak prestatu edota azterketak zuzendu ditut. Astebete egon
naiz ikasleekin bidaiatzen eta joan den astean eskiatzera eraman ditut.

Esandakoagatik zera eskatuko nizuke:
1.- 2008ko lan hitzarmena sinatzea, baina ez edozein modutan,
adibidez:
- Urteko eta asteko lanaldi erregulatu bat.
- AZPkoen soldata duina.
- DBH1eko irakasleentzat DBH2ekiko homologazioa.
- Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileentzat lan-baldintza duinak.
2.- Eta bukatzeko, irakaskuntza publikoko langileekiko homologazioa.

Eskatutakoa beteko duzulakoan geratzen naiz, eta ezin baduzu, batez
ere lanagatik, esan Kristau Eskola edo Aiceri ekartzeko.

Muxu handi bat

Martxelo





No hay comentarios: