jueves, 18 de diciembre de 2008

“Mundua hau behetik-gora aldatzea” inoiz baino premiazkoagoa dugu Hautagaitza antikapitalista bat eraikitziaren alde datozen 2009ko hauteskunde europa


Ezker Alternatiboa ezkerreko euskal talde politikoa da eta estatu mailan diharduen Izquierda Anticapitalista erakundean konfederatuta dago. Izquierda Anticapitalista Espacio Alternativo erakundeak hartu berri duen izena da, Izquierda Unida duela gutxi utzi zuena. Gaur Madrilen egindako prentsaurrekoan “Mundua aldatzea inoiz baino beharrezkoagoa da egun. 2009ko hauteskunde europarretarako kandidatura antikapitalista baten aldeko manifestua” aurkeztu dute.

Ohar honekin batera bidaltzen dugun manifestuak 800 pertsonen sinadura jaso du, horien artean:

* Sindikalgintza kritikoko kide ugari, besteak beste “Los lunes al sol” pelikula inspiratu zuten Cándido eta Morala.
* Mugimendu ekologistako kideak, zeinen artean Ramón Fernández Durán idazlea edo Iñaki Bárcena azpimarratu nahi ditugun.
* Feministak, Justa Montero eta beste asko.
* Oinarrizko kristauak, horien artean Éxodo aldizkariko zuzendaria den Evaristo Villar.
* Boloniaren kontrako ikasleen mugimenduko, globalizazioaren kontrako mugimenduko, eta askatasun sexualen aldeko mugimenduko kide ugari.
* Unibertsitateko irakasle asko, tartean Pedro Ibarra, Carlos Taibo, Carlos Fernández Liria, Montserrat Galcerán, Marcos Roitman edo Paco Fernández Buey daudelarik.
* Kultur arloko pertsonak, tartean Manuel Rivas, José Luis Sampedro edo Rosa Regàs idazleak.
* Zinemaren mundukoen artean Jordi Dauder edo Agustín Jiménez aktoreak.
* Musikaren mundukoen artean Fermín Muguruza kantaria edo Reincidentes taldeko abeslaria den Fernando Madina.
* Kazetarien artean José Vidal Beneyto, Javier Ortiz edo José Manuel Martín Medem.



Orain, inoiz baino argiago, agerian da kapitalismo globalizatu honek askatu dituen indar txikitzaileek sekulako desberdintasun sozialak ekarri dituztela, baita arrisku bizian jarri ere gizakiaren etorkizuna eta gure Lur maitearen biziraupena.

Europan, Estatu Espainiarrean eta baita Euskal Herrian ere, krisiaren ondorioak izkutaezinak dira, nahiz eta Zapatero,Ibarretxe eta beren gobernu inguruek hizjariokeria ugari erabili berau mozorrotzeko. Beraiengandik datorren erantzuna, alde batetik erregresio fiskala, pribatizazioak, itzelezko obra publiko defendaezinak eta enpresaburu kapitalistei opariak dira eta beste aldetik langabezia eta prekarietatea herritarrontzat. Zerbitzu publikoak pribatizatzea, herritarron oinarrizko eskubide sozialak murriztea, adibidez etxebizitza izateko eskubidea edota pentsio duinak izatekoa... hori da euren politikaren ondorioa. Europar Batasun osoan zehar inposatzen ari den politika berbera da, multinazionalen zerbitzura dagoena eta ez herrien alde.

Europako herrien aurka egindako politika honi aurre egitea behar beharrezkoa dugu, horretarako bai erresistenzia bat antolatuz bai eta arlo soziala indartuz ere, bateratze irizpideen bidez eta konbergentziak bilatuz Europa mailan. Baina erresistentzia sozial hori ez dela nahikoa uste dugu. Beharrezkoa dugu politika antikapitalista alternatibo bat eraikitzea, helbururik garrantzitzuena burruka sozialen alde egitea izango duena, leialtasuna mugimendu sozialei bakarrik emango diena, sistema kapitalista honen kudeaketa onartuko ez duena, jendetzari entzungo diona eta borroka sozialetik ikasiko duena, konfidantza merezi izango duena. Egun ez dugu horrelako alternatiba politikorik gure esku eta helburu hori lortzear gure indarrak ipintzeko prest gaude. Badakigu lan handia eskatuko duela, zaila izango dela, eta denboran asko luzatuko dela, baina gure ahalegina ipintzeko irmo agertzen gara. Argi dago baita ere, helburu hori lortzeko bestelako talde, jende, ideia eta esperientziak batu beharko direla; egun sistema hau sakonetik kritikatu eta bere kontra borrokatzen dihardugunok, eta borrokan batera goazenok baina oraindik alternatiba politiko baturik ez dugunok, gu guztiok, proiektu antikapitalista alternatibo honetara batu gaitezke.

Bide honetan aurreratzeko asmotan Ezker Alternatiboak,estatu espainarreko Izquierda Anticapitalista eta Eurapako beste erakunde politiko batzuekin batera,aurrerapausu bat eman eta datozen 2009ko ekaineko hauteskunde europarretarako hautagaitza antikapitalista bat aurkeztea erabaki du, eta horretarako esku-hartzera deitzen ditugu sindikalista, ekintzaile eta militante independente oro. Horretarako hasi berriak gara legez eskatzen diren 15.000 sinadura eskuratzen, lehia horretan parte hartzeko helburuarekin.

“Cambiar el mundo de base” es hoy más necesario que nunca. Por una candidatura anticapitalista en las elecciones europeas de 2009.



La organización política Izquierda Anticapitalista (IA), anteriormente conocida como Espacio Alternativo y que abandonó recientemente Izquierda Unida, ha presentado hoy en una Rueda de Prensa el Manifiesto “Cambiar el mundo de base es hoy más necesario que nunca. Por una candidatura anticapitalista en las elecciones europeas de 2009”.

El Manifiesto ha sido firmado por 800 personas provenientes del sindicalismo crítico, como los dirigentes históricos que inspiraron la película “ Los lunes al sol” Cándido y Morala, del movimiento ecologista, como el activista y escritor Ramon Fernández Durán, del feminismo, como Justa Montero, de los cristianos de base, como el director de la revista Éxodo Evaristo Villar, activistas del movimiento estudiantil antiBolonia, alterglobalización, del movimiento por las libertades sexuales, profesores universitarios, como Carlos Taibo, Carlos Fernández Liria, Monstserrat Galcerán, Marcos Roitman o Paco Fernández Buey y personas del mundo de la cultura, como los escritores Manuel Rivas, José Luis Sampedro o Rosa Regàs, el cine, como los actores Jordi Dauder y Agustín Jiménez, la música, como el cantante Fermín Muguruza o el vocalista de Reincidentes Fernando Madina y el periodismo como José Vidal Beneyto, Javier Ortiz o José Manuel Martín Medem.

Ahora más que nunca se ha hecho evidente que el capitalismo global ha generado unas fuerzas destructivas que, en su afán por acumular riqueza, provocan una mayor desigualdad social y amenazan la supervivencia del conjunto de la humanidad y del planeta.

En el Estado español, los efectos de la crisis son ya innegables. A pesar de la retórica, la respuesta a la crisis del gobierno de Zapatero va a profundizar las medidas fiscales regresivas, las privatizaciones, obras públicas faraónicas insostenibles y los regalos fiscales al gran capital, mientras aumentan el paro y la precarización de nuestras vidas, se deteriora, mercantiliza y privatiza servicios públicos básicos y se niegan derechos sociales fundamentales como los de una vivienda y unas pensiones dignas. Se trata de la misma política que se está adoptando en el marco de una Unión Europea al servicio de las multinacionales y no de los pueblos.

Frente a todos los intentos de hacer pagar a los sectores populares la crisis de este sistema es necesario organizar la resistencia y reforzar las luchas sociales, con criterios unitarios y buscando convergencias. Pero pensamos que la resistencia social no basta. Es necesaria una alternativa política anticapitalista cuya única lealtad esté en las luchas y movimientos sociales, que nunca acepte participar en la gestión del sistema, que sepa escuchar y aprender, que merezca confianza. Esa alternativa no existe y queremos contribuir a construirla. Sabemos que es una tarea arriesgada y difícil, que llevará mucho esfuerzo durante mucho tiempo y que sólo llegará a buen puerto si convergen en ella, desde sus propias experiencias, organizaciones e ideas, quienes ahora comparten ya las críticas radicales y las luchas contra este sistema, pero aún no un proyecto político anticapitalista alternativo.

parlamentoPara avanzar en este camino, Izquierda Anticapitalista ha decidido presentarse a las próximas elecciones europeas de junio de 2009 buscando la colaboración de sindicalistas, activistas y militantes independientes. Con esta perspectiva ha empezado el proceso de búsqueda de las 15.000 firmas de ciudadanos/as que se requieren para poder presentar una lista.

Las o los abajo firmantes hemos conocido esta iniciativa, nos parece importante que salga adelante y la saludamos positivamente. Manifestamos nuestra voluntad de dar nuestra firma en la búsqueda de las 15.000 necesarias y alentamos a las personas que forman parte de la izquierda social, política o cultural a hacerlo, ya sea en apoyo al proyecto o simplemente defendiendo el derecho democrático a la existencia de una candidatura anticapitalista como ésta. Por todas estas razones suscribimos, a título individual y sin hablar en nombre de nuestras organizaciones, colectivos o campañas, este manifiesto.