miércoles, 10 de diciembre de 2008

AHTren aurkako Asanbladaren adierazpena

Declaración de la Asamblea contra el TAV



AHTren aurkako Asanbladaren adierazpena

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak, azken 15 urteotan AHTren aurka
egindako borrokaren ildotik, honako gogoetak kaleratu nahi ditu:
- AHTren aurkako oposizioak ahalik eta zabal, herrikoi eta partehartzaileena izan behar
du. Egitasmo horren ondorio kaltegarriei buruzko informazioa, desobedientzia zibila,
ekintza zuzena eta mobilizazio masiboak dira AHT geldiarazteko tresna egokiak.
- AHTren kritikak, proiektu horren oinarrian dagoen sistema sozialaren kritika zorrotza
egitera eramaten du. Desarrollismoaren ondorio ekologiko eta sozial larriei buruz
kontzientzia hartzeko baliagarria izan behar du AHTren aurkako borrokak. Erokeriazko
mugikortasunaren eta energia nahiz baliabideen xahuketaren aurrean, autonomia eta
hurbiltasuna defendatzen ditugu; inposaketaren eta hierarkien aurrean, auto-antolaketa
eta asanblada kontrajartzen ditugu.
- Indarkeriari gagozkiola, estatuek eta kapitalismoak egunerokotasunean lurrari eta
pertsonei noziarazten diguten biolentzia bezalakorik ez dago. Heriotzak eragiten dituzte
gerrateek, kutsadurak, lan-istripuek, hilkutxa gurpildunek, soldatapeko miseriak,
langabeziak, indar polizialek, e.a., eta biolentzia-adierazpen horiek denak era
gutxi-gehiago nabarian jasaten ditugu. AHTren eraikuntzak langile errumaniar baten bizia
eraman zuen joan den uztailaren 14ean Lukun.
Guzti horregatik, AHTren Aurkako Asanbladak honako hau adierazten du AHTren eraikuntza
lanetan diharduen enpresa bateko buru Inazio Uriaren heriotza eraginez ETAk abenduaren
3an Azpeitian egindako hilketaren aurrean:
- ETAri gatazka honetan ez eskuhartzeko exijitzen diogu. Exijentzia hau ez zaio inondik
ere Estatu espainiarraren politika “antiterrorista”ren gibelean jartzeari zor, AHTren
inposaketa gelditzeko borroka moldeen zilegitasunari buruz hausnarketa zabaltzeko eta
herri mugimenduaren autonomiari eusteko daukagun asmo erabakiari baizik.
- AHT bultzatzen duten alderdi politikoei eta enpresei ekintza kontsumatuen politika
ezarri izana leporatzen diegu, egitasmo hori bide guztietatik inposatzen saiatuz: AHTren
ondorio sozial eta ekologikoen ezkutaketa, intoxikazio informatiboa, oposizioarekiko
jazarpen poliziala, obren militarizazioa, propaganda gezurtia eta AHTren inguruan
gizartean dagoen desadostasun sakona agerian jarri duten herri galdeketa eta era
guztietako adierazpenen aurrean erdeinua erakutsi dute. Inork ez dezala Inazio Uriaren
hilketa AHTren inposatze-asmoa indarragotzeko erabili galdegin eta AHT gelditu beharra
dagoela berriro aldarrikatu nahi dugu.
- Prentsaren gehiengoak borroka hau hasieratik mespretxatu eta ondoren zeharo desitxuratu
duela salatu behar dugu, harik eta Inazio Uriaren hilketaren ondotik asmo zeken eta
sarraskijale batzuek mugituta, AHTren aurkako oposizioari nola edo hala prestigioa
kentzeko eta kriminalizatzeko asmoz kanpaina intoxikatzailean murgildu diren arte.
- Bukatzeko, Abiadura Handiko Trenaren aurka aritzeko borroka molde egokiak eta gure
herrian inoiz planteatu den azpiegiturarik suntsitzaileena den horrek ordezkatzen dituen
baloreak errotik eraldatzeko bide aproposak zein diren berretsi nahi dugu:
kontzientziaioa, mobilizazioa, desobedientzia eta ekintza zuzena. Horrenbestez, euskal
herritarrei eta AHTren kontrako iritzia duten gizarteko sektore guztiei eguneroko
borrokan partehartzeko eta era aktiboan engaiatzeko dei egiten diegu, AHT behin betiko
gelditzea lortu arte. Posible delako, geldituko dugu.

AHTren aurkako Asanblada
2008ko abenduaren 10ean


(Inprimitzeko bertsioa, .pdf, hemetik hartu daiteke
http://sindominio.net/ahtez/?q=eu/node/2497 )

_________ ________

Declaración de la Asamblea contra el TAV

La Asamblea contra el TAV, desde la perspectiva de sus quince años de lucha contra el
proyecto del Tren de Alta Velocidad, quiere dar a conocer estas reflexiones:
- La oposición al TAV debe ser lo más amplia, popular y participativa posible. Las
herramientas adecuadas para lograr la paralización de esta infraestructura son la
información veraz sobre los impactos del proyecto, la desobediencia civil, la acción
directa y la movilización masiva.
- La crítica del TAV es también una crítica del sistema social que lo impulsa. Oponerse
al TAV significa tomar conciencia de los graves daños ecológicos y sociales del
desarrollismo. Frente a la movilidad obligatoria y el despilfarro energético y de
recursos, defendemos la autonomía y la cercanía; frente a la imposición y la jerarquía,
autoorganización y asamblea.
- No existe violencia comparable a la que ejercen los estados y el capitalismo sobre la
naturaleza y los seres humanos en su vida cotidiana. Muertes causadas por guerras, por
contaminación, en accidentes laborales, en coches-ataúd; miseria asalariada, paro;
cuerpos de policía, cárceles, etc., son sólo algunas de las formas de la violencia,
«difusa» o no, que soportamos a diario. Las obras del TAV ya se cobraron la vida de un
obrero rumano en Luko el 14 de julio.
Por todo ello, ante la muerte de Inazio Uria, copropietario de una constructora del TAV,
a manos de ETA en Azpeitia el 3 de diciembre de este año, la Asamblea contra el TAV
expone lo siguiente:
- Exigimos a ETA que no intervenga en este conflicto. Ello no significa ni mucho menos un
respaldo de ningún tipo a la política «antiterrorista» del Estado español sino extender
la reflexión sobre los medios legítimos de lucha para detener la imposición del TAV y
preservar la autonomía del movimiento de oposición.
- Culpamos a los partidos políticos y a las empresas que promueven el TAV de haber
aplicado una política de hechos consumados según la cual se intenta imponer este proyecto
mediante todos los medios posibles: ocultación de los destrozos sociales y ecológicos del
TAV, intoxicación informativa y hostigamiento policial de la oposición a la
infraestructura, militarización de las obras, propaganda mentirosa y ninguneo de las
consultas populares y de las múltiples expresiones contrarias al TAV. Que nadie utilice
esta muerte para respaldar la imposición de este proyecto, cuya paralización inmediata
volvemos a exigir.
- Acusamos asimismo a la mayoría de los medios de comunicación de haber despreciado
primero y tergiversado después esta lucha hasta que se ha producido la muerte de Inazio
Uria, momento en el que se ha movido por unos intereses carroñeros en los que la
intoxicación mediática se somete a una campaña de desprestigio y criminalización de la
oposición al TAV.
- Nos reafirmamos, por último, en nuestra reivindicación de los métodos de lucha
adecuados contra el Tren de Alta Velocidad y los valores que representa esta
infraestructura, la más devastadora que se ha proyectado jamás en nuestro país: la
concienciación, la movilización, la desobediencia, la acción directa; y llamamos a la
población vasca y a todos los sectores contrarios al TAV a implicarse activamente en la
lucha diaria hasta lograr la paralización definitiva del proyecto. Porque es posible, lo
pararemos.

Asamblea contra el TAV
10 de diciembre de 2008


(Aqui está la versión .pdf para imprimir http://sindominio.net/ahtez/?q=es/node/2498 )